Erosketa ohituren inguruan solasaldi luzea izan nuen duela gutxi dendari batekin. Azken hilabeteotan bezeroekin zuen harremana bere onera bueltatu zela kontatu zidan pozik. Dendariaren lana birbaloratu egin dela eta konfinamenduan bezeroek kontsulta asko egiten zizkiotela aipatu zidan: "Nondik dator hau?" Edo: "Arazo hau daukat, zer egin dezaket?".

Txikiak diren guztientzat –ekoizle, sortzaile, dendari eta tabernarientzat– garai itogarri eta konplikatua izaten ari da, ordea. Ertz asko ditu kontu honek, eta Internet vs gertuko komertzio txikia dikotomiaz haragoko soluzioak pentsatzea garrantzitsua iruditzen zait. Lehen urratsa enpresa eta kate handi askori boikot aktiboa egitea izan daiteke. Bigarrena, bitartekari ahalik eta gutxien dituzten salmenta bideak indartzea. Kontsumo eredu geroz eta auto-zentratuagoa dugun honetan ez da batere erraza inertzia batzuk aldatzea, sartu garen gurpil zorotik ihes egitea. Baina, kontsumitzaile, ekoizle, banatzaile eta inguruarekin justuagoak diren harremanak antolatzeko indarrak ere sumatzen ditut.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak