Marie Kondo eta bere KonMari metodoaren inguruan irakurri dut bazter guztietan.

Ordenaren inguruko aditua dugu emakume japoniar hau, bere liburu zein telebistako saioetan galtzerdiak tolesten edo etxetik traste zaharrak ateratzen erakusten omen du. Alokairuan bizi garen diogenes txikiontzat, trikimailu batzuk apuntatu ditut, baina ez nau kontu honek batere konbentzitu: bere helburua etxe-txukunketetan ahalik eta zabor poltsa gehien biltzea da, objektuekiko atxikimendua desagerraraziz. Poztasuna ematen ez diguten objektuak etxetik atera eta ditugunak txukun mantentzea proposatzen du, zoriontasuna ardatz. Zabor poltsa horiek nondik datozen eta nora doazen ez du aipatzen, ordea. Erosi-bota kultura eta ekarpen karitatibo masiboak egitea ez dira muturreko kontsumismoaren konponbidea.

Bestalde, etxean 30 liburu baino gutxiago edukitzea gomendatzen du Mariek. Ez daukat, momentuz, nire liburu eta diskoak botatzeko asmorik. Izan ere, hauek ez dute soilik zoriontasuna eman behar, plazerez gozatu eta kritikotasuna lantzeko ere badira... Liburu eta disko apalategi nahasien alde!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak