Aloña Mendi 3 - Tolosa 3

Aste gogor baten ostean, eta aulkian entrenatzaile berriarekin, Aritz Garmendia, gaurkoan Aloña gogoz irten da Azkoagainen Tolosaren aurkako neurketan. Galtzen hasi arren, hiruna bukatu da partidua.

Neurketa maldan gora jarri zaio Aloña Mendiri 8. minutuan Idelhadi aurrelariak Tolosaren lehen gola sartu duenean. Gol goiztiar honen ondoren, Aloñak bultza egin du, baina berriro Tolosaren ezker aldetik eginiko eraso baten ondoren, Tolosa taldeko Agirre jokalariak area barruan Aloñako atezainaren aurrean bakarrik zegoela jaurti eta Tolosarentzat 0-2 jarri du markagailuan 20. minuturako. Bigarren gol honek Aloñari min asko egin dio. Tolosak partidua kontrolpean izan du.

30. minutuan izan da zalantzazko jokaldi bat Joseba Larreak erdiraketa bat buruz errematatuz gola lortu duenean eta epaileak baliogabetu duenean itxuraz jokoz kanpo zegoelako. Eta 1-2 izan zitekeenik, 0-3 pasatu gara. Aloñako jokalarien despiste galanta batean, heldu da Tolosaren 3 gola. Aloñako atezain Danelelk epaileak jokoz kanpo pitatu duela pentsatuta, baloia zelai erdira bota du falta ateratzeko, baina Aloñako jokalariek ez dira konturatu epaileak ordurako abantaila emanda zuela. Despiste hau, Tolosako Anderrek aprobetxatu du Tolosa 0-3 aurreratuz.

Bigarren zatiak erreakzionatu du Aloña Mendik

Lehen zatiarean amaiera arte Tolosak ez du izan arazorik neurketa kontrolpean mantentzeko, Aloña ezinean zebilen bitartean. Eta bigarren zatian etorri da Aloñaren reakzioa. Aurten holako batzuk ikusita gaude eta gaurkoan ere bigarren zatian jaun ta jabe izan da Aloña. Honela, Gorka Irizarrek 1-3-koa jarri du penalti bitartez.

Ikusleak bazuen itxaropena Aloña neurketa berdindu edo irabazteko kapaz izango zela, eta honela Unai Gil-ek 2-3 koa jarri du area kanpotik eginiko jaurtiketa baten ondoren. 15 minutu falta ziren partidua amaitzeko, eta Aloña bultzaka Tolosa bere area barruan sartu du, 3-3 koa-ren bila. Eta honela, 90 . minutuan, korner baten baloia buruz errematatuz, Jon Guridik berdinketaren gola lortu du. Sari bikaina egindako lanak merezi zuena. Izan du azken aukera bat Aloñak neurketa irabazteko, baina azkenean neurketa berdinketan bukatu da.

Itxura ona eman du Aloñak bigarren zatian, eta honek animoak berpiztu behar dizkio taldeari gora begira jartzeko eta sailkapeneko azken postuetatik irtetzeko. Lan zaila dute Aritz Garmendiaren mutilak, baina gaur bigarren zatian emandako maila ematen badute ez dute arazo larregi izango kategoria mantentzeko. Hurrengo aukera Elgoibarren hurrengo larunbatean izango da, 3 puntu garrantzitsu jokoan ditugula. Ea etxera ekartzen ditugun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak