Zaintzaren alde!

Matia Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta, Usurbilen aurten egoitza berri bat eraikiko da.

110 etxebizitza egingo dira 127 adinekorentzat, eta egoiliarrek autonomia eta arreta pertsonalizatua izango dute. Zentro berri horretan, etxebizitza kontzeptua berreskuratuko da eta komunitateari konektatua dagoen ingurune batean kokatuko da. Ongietorriak izan daitezela zaintza hobe baten alde egindako ahalegin guztiak.

Zaintza-sektoreak, berriz, duintasunez zaintzeko eskubidea bermatzen duen eredu bat eskatzen du. Sektorea pribatizatzeko joera nagusitzen ari omen da azken urteetan, eta bide honen arriskuak salatu izan dituzte zaintzaileek. Izan ere, zaintza eta onura ekonomikoa ez datoz beti bat!

Gai honetan denok gaude inplikatuak, eta, nire ustez, zaintzaren alderdirik garrantzitsuena familia-harremanean jokatzen da. Menpekotasuna duten senideen aurrean, zer? Traste- zaharrak izango balira bezala tratatu edo maitasunezko zaintza eskaini? Zein da zure aukera?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak