Perspektiba

Bukatzera doan urteari perspektiba pixka batekin begiratzeko edo, Euskal Herri osoan abenduaren 31n ehunka dezente izango gara mendi tontor gainera igotzen. Gure bailaran eskura ditugu Aloña, Orkatzategi, Udalatx, Kurtzebarri eta beste hainbat tontor eder!

Eta goitik begira jarrita, mundu mailan, hoberantz edo okerrerantz goazela uste duzu? Nazioarteko politika, gerra eta konponezina, ezberdinei gorrotoz begiratzea… Teorian, bake nahi dugu eta guztiontzat giza eskubide berak, baina aurten ere gizakiok egoera lotsagarriak sortu ditugu. Zer ondorio atera dezakegu? Maila pertsonalean ere, eguneroko estutasunari distantzia jarri eta tontor gaineko ikuspuntuak zer berri dakarren begiratzea erabat beharrezkoa izaten da batzuetan: zer daramat bizkarrean eta zer da baliozkoa? Sakonean zeren egarri naiz eta egunerokoan nondik nora nabil? Zer da, niretzat, bizitzan asmatzea?

Aurtengoari agur esateko, igo gaitezen gainera! Hartu dezagun arnasa eta bota garrasia, begiratu dezagun zabal eta ireki bihotza!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak