Arrisku nuklearra berpiztu da. Berlingo harresia erori ondoren baretu egin zen gerra nuklearra gerta zitekeen ustea; aldi berean, munduan energia nuklearraren erabilera ere murriztuz zihoala zirudien.

Denbora gutxian aldatu da dena, Ukrainako gerrak arma nuklearrak erabiltzeko mehatxua ekarri du eta zentral nuklearrak borroka-leku bihurtu. Baina, gerra hasi baino lehen, krisi energetikoari aurre egiteko energia nuklearra erabiltzearen aldeko joera piztuta zegoen, energia berde izendatzeraino.

Ezaguna da politikari abertzale batek Lemoizko zentral nuklearraz esandakoa, egiten ez bazen jateko azak besterik ez genukeela izango. Energia nuklearra bultzatzean istripu nuklearra izateko arriskua handitzen da, giza hutsegitez, naturaren eraginez edo sabotaje bategatik. Eta orduan ez aza eta ezta lur horretatik sortutako beste ezer ere ezingo genuke jan. Tentsio nuklearraren garaia itzuli denean, aspaldian oso gutxi ikusten den energia nuklearraren aurkako eguzkiaren logoa berreskuratu beharko dugu. Nuklearrik ez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak