Lurreratzen

Zutabea bidaltzeko jarri zidaten egunerako idatziko nuela agindu nuen, baina eguna heldu da eta zuria zuriaren gainean.

Hegan egon naiz aurreko egunetan, hegazkinik hartu gabe hegan. Zutabea idatzi beharra lurrarekin lotu nauen soka bat izan da, baina soka horrek egiten zuen indarrari erraz eutsi diot nire hegaldian. Lurreratu naizenerako agindutakoaren sokak estutu nau, zerbait idatzi behar. Baztertu egin ditut nire hegaldiko kontu zerutiarrak, hobeto daude bere etereotasunean. Bizitza lurtarraren dimentsioan egongo den konturen bat topatzen hasi naiz. Pantailan bilatu dut, begiratu ditut sare sozialak eta egunkariak, ikusi ditut hauteskundeen emaitzak eta horiei buruzko analisiak eta beste hainbat kontu, baina zenbat eta gehiago begiratu orduan eta gogo gutxiago pantailari begiratzeko.

Pantaila utzi eta inguruan begiratu dut. Lagun sahararra topatu dut, bera ere hegaldian dago bere familiarekin, oso hegaldi luzean, behartutako hegaldi nekagarrian, lurreratzeko deseatzen, baina ezin dute lurreratu nahi duen lekuan, bere lurrean. Nahi gabe ere, hegan egitera behartuta daude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak