goiena.eus

Festa

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Zutabe honetan lantzeko gai batzuk izan ditut buruan. Errepideetako elkarbizitza konplexuaz hitz egin nezakeen, motordun ibilgailuen eta bizikleten artekoaz edo txirrindularien eta oinezkoen artekoaz.

Eskatu diezaieket gure agintariei autopistak egiteaz gain beste errepideetako egoera horiek hobetzeko ahalegina egitea. Orain 20 urteko uztail gogor hartaz  idatz nezakeen, Migel Angel Blancoren hilketaz, Ortega Lara Arrasaten askatzeaz, kartzelan jarraitzen duten orduko atxilotuez, egin zutenaz eta ordutik bizi dutenaz.

Hondakinez ere bai, hondakinak ondoen kudeatzeko modua hondakinak bereiztea dela esan eta bereizteko ahaleginik egin gabe arazoari konponbidea eman diotela aipatzen dutenei buruz. Baina, ikusi dut zutabe hau uztailaren 7an argitaratuko dela, sanferminak ospatzen direnean. Hori baliatuz, festaren apologia egin nahi dut hemen, Sanferminena edo Trianako jaiena; algararena eta dantzarena. Festak sortzen digun bizipozarekin hasieran aipatutako gaiak tratatzerakoan samurtasuna ezinikusiaren gainetik jartzea errazagoa izango delakoan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa