Pitagoras eta euskara

Afaloste batean, AEDko lagunekin berbetan, halaxe bota zuen batek: "Eskoletan ez lukete Pitagorasen Teorema erakutsi behar, badaude gauza garrantzitsuagoak".

Entzutean jo eta ma geratu nintzen. Ulertzea hainbeste kostatako hura alferrikakoa ote zen? Hasierako harridura argitzeko, lagun eta lankide artean zabaldu nuen galdera: beharrezkoa al da gaur egun Pitagorasen Teorema jakitea? Erantzunak oso muturrekoak izan ziren. Batzuek, ez dela garrantzitsua, ez zutela inoiz erabili. Besteek ezinbestekotzat dute, oinarrizko jakintza delako egunerokoan beraien lanetan darabiltena ulertzeko.

Gakoa non dagoen argi geratu zitzaidan: erabileran. Ibiltzen duenak garrantzia ematen dio, balioa. Besteentzat ikusezina da edo, are okerrago, traban dagoen zerbait. Euskararekin ere berdintsu, ez da hala?

Konturatu behar dugu erabiltzea dela euskararen alde egin dezakegun onena. Erabiltzen dugulako dela garrantzitsu euskara, eta ez alderantziz. Euskaraldia gainean daukagun honetan, gogoratu orain dela hitzez ekiteko garaia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak