Txalo bero bat GSR Debagoiena egoitzako langileentzat

GSR Debagoiena egoitza, gure herrian dagoena, sarritan agertu da azken egunotan kutsaduretan eta heriotzetan nabarmentzen den egoitza bezala, bizitza zailtzen ari zaigun birus ospetsuaren ondorioz. Gure normaltasunean sartu zen birusa, gure errutinak aldatu zituen, eta gure harreman sozialen arlo guztiak zaildu. Gure elkartasuna adierazi nahi diegu egoitzako langile guztiei eta, jakina, egoiliarrei eta haien senideei. Izan ere, oso egoera delikatuan gaude, konpromiso handiko egoeran: zomorroaren gune hartzaile izan da egoitza; indartsu sartu da bertan; egoera benetan zaila eragin du.

Pandemia garai honetan sartu baino askoz lehenago, aukera izan genuen egoitzaren funtzionamendua ezagutzeko, egoiliarren eta haien senideen sentimenduen berri izateko, eta herriari zerbitzu ematen dion egoitzaren funtzionamendua ere ezagutzeko. Haren abantaila asko eta lan ona ezagutu genituen, eta zenbait ahulezia hauteman genituen; gure sentitzeko moduaren berri eman genien. Aretxabaleta Lagunkoia bere koordinazio-taldearekin harremanetan dago, eta saiatzen ari gara erakunde horren etorkizun hurbilari eta bere abantailei buruz eztabaidatzeko batzar ireki bat hitzartzen.

Ohar honen bidez, basotxoko Zuzendaritza Batzorde honek elkartasuna adierazi nahi die, bereziki, arazoa gainditzeko egoitzan bertan borrokan ari diren langileei.

----------

Aitor Alberdi

Basotxoko Zuzendaritza Batzordearen izenean

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak