Txaloak eta txistuak

Erabiltzailearen aurpegia Ane Illarduia Argandona 2017ko mai. 26a, 06:58

Txaloak: pasa den larunbatean, maiatzaren 20an, Arrasateko Monterron parkean antolatu zen Naturan Jolasean ekimena.

Benetan egun polita antolatu zutena herriko hainbat eragilek. AGAKOk, Besaide MTk eta Txatxilipurdi Elkarteak, besteak beste. Arrasateko ehundik gora haur eta gaztetxo egun guztian zehar jolaserako eta aisialdirako elkartzea ez da lan erraza. Gaur egungo gizarte ereduak saltzen digun aisialdi kontsumistatik harago, naturaren bueltan, euskaraz eta baliabide xume bezain aberasgarriekin jolasteko aukera ez da ohikoena, zoritxarrez. Gainera, herrian daukagun eta horren gutxi erabiltzen dugun berdegune bakarrenetarikoari erabilera eredugarria eman zitzaion, zer eta gure gaztetxoenen gozamenerako. Zorionak egun hori antolatzen ibili zineten guztioi.

Txistuak: aipatzekoa da Monterrongo parkean pilatzen diren txakur kaka kontaezinak. Pipi-can bihurtu dugu parke hau. Udalak herriko paretetako kartelak kentzeko egiten duen ahaleginaren hamarrena egingo balu Monterron txukun mantentzen, gure haurrek lasai jolasteko beste eremu bat edukiko lukete. Aipatzekoa, baita ere, herriko komunikabideek     –Goiena zein Mondraberri– egun honi emandako estaldura eskasa. Ehundik gora herriko ume eta gazte jolaserako elkartzen dituen ekimenari inongo aipamenik ez egitea nabarmena da.

----------

Ane Illarduia Argandona

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak