Bergara & Manlleu

Asteburu honetan Manlleuko hainbat herritar etorriko dira gurera, Gure Eskuk antolatutako ekimenaren barruan, eta Manlleu & Bergara topaketak egingo dira.

Kuriositatez, Manlleuri buruzko informazio-bila sartu naiz Interneten. Gurea baino handiagoa da. Industriala. Garai batean ehungintza indartsua izan zuen herria. Abertzalea. Ez bereziki ezkertiarra. Badauka geurearekin antzekotasunik, desberdina izanda ere.

Interesgarria dator larunbata. Kultura, eremu soziala eta politikoa landuko dira topaketetan. Lehenengo bietan ekarpen interesgarriak egon daitezkeen esperantza daukat. Beti dago zer ikasia eta, seguru, ikaspen interesgarriak aterako ditugula geurean aplikatzeko.

Arlo politikoan, jakin-min berezia daukat. Aspaldian ez dut, ez han eta ez hemen, bide-orririk ikusten. Nahiago nuke ez ikusi arren egon balego, eta horren esperantzan hurbilduko naiz –agendak uzten badit– larunbatean topaketetara.

Ea argirik ikusten dudan. Izpiren bat, sikiera. Hala bada, kontatuko dizuet, eta nik ez ikusi arren norbaitek ikusten badu, konta diezadala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak