Aspaldian asko aldatu da gure bizimodua. Etxean gelditzeko agindua jaso genuenetik geldiune bat izan dugu gure bizitzako eremu askotan. Eta honek, bere txar guztiarekin, daramagun bizimodu eta erritmoaren inguruko hausnarketa egiteko balio lezake.

Presoei idazteko. Baita sistema kapitalistak sortzen dituen baldintza, injustizia, desoreka, eta abarren inguruan sakon hausnartu eta iraultzeko estrategiak pentsatzeko ere.

Baina aukera ez dugulakoan aprobetxatuko nago. Bizimodu erreala bizimodu birtual bihurtu dugu eta kitto. Lehengo erritmo berean bizi gara, baina presentzialki ezin denez, birtualki. Eskola guztiak urrutiko hezkuntza-zentro bihurtu ditugu, sare sozialak sutan ditugu egun osoan bateko eta besteko proposamenekin, programatuta zegoen guztia eta gehiago egin behar dugu... birtualki.

Aurrera jarraitzen dugu gure erritmo eta bizimodu frenetikoarekin, online bada ere. Oraindik egun batzuk gelditzen zaizkigu eta aukera ona daukagu zurrunbilo honetatik ere ateratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak