Zazpigarren alaba

Badaramatzat hiru urte Arabako hiriburuan lanean; bertako Ikastolan. Betidanik pentsatu izan dut euskalgintzak, ikastolek, zenbait alderdi politikok Gipuzkoako zentralitatetik ikusten dutela/dugula Euskal Herria eta horren araberako planteamenduak egin eta garatzen ditugula. Lehen susmoa zena orain konstatazio bihurtu da, nire kasuan.

Euskal Herriak hainbat lurralde ditu eta Araba zazpigarrena da beste herrialdeetako euskaldunontzat. Nafarroak eta Ipar Euskal Herriak atxikimendu emozionala sortzen digute, Gipuzkoa da lurraldearen erdigunea eta Bizkaia indartsua. Eta Araba? Zazpigarren alaba.

Datorren igandean, ekainaren 16an, Araba Euskaraz ospatuko da. Sekulakoa da herrialde honetan euskarak eman duen jauzia eta demasa da Arabako euskaltzaleek erakusten duten militantzia. Araban euskaltzalea militante aktiboa da, eta atsedenik gabekoa. Horrelakoa da Araba Euskaraz antolatzen ari den pertsona taldearen jarrera eta kemena ere.

Gonbidapena lerro hauen bitartez; hurbildu Gasteizera igandean eta erakutsi zazpigarrena izanda ere kuttuna dela Araba guretzat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak