Katalunian, egin berri duten inkesta baten arabera, gaztetxoenak dira gutxien babesten dutenak independentzia. Era berean, belaunaldi horrek (1997 eta 2012 artean jaiotakoak) interes gutxi du politikarekiko.

Iruditzen zait gure inguruan ere antzera dela. Adibidez, ez zaie inportako orain dela 184 urte gertatutakoa: 1839ko urriaren 25eko lege espainiar batek euskal foruak berrestu zituen (baina) monarkiaren batasun konstituzionalari kalterik egin gabe. Funtsezko momentua izan zen euskal historian, aurretik ez zegoen menpekotasuna ezarri baitzuen. Gaur ere bata bestearen azpian dago, nahiz eta 1978ko Espainiako Konstituzioak aipatutako legea indargabetutzat jotzen duen. Hain da egun seinalatua, ez baita kasualitatea Gernikako Estatutuaren erreferenduma egiteko (1979ko) urriaren 25a aukeratu izana.

Gaztetxoak zutabe hau mugikorrean irakurtzen hasi badira, ziur aspaldi baztertu dutela atzamarraren mugimendu txiki batekin. Bestalde, gizartea zahartzen ari da, eta, gazteak nahi duena, zaharrak ahal duena atsotitza egia bada, erdiko adin tartean dago euskal identitatearen ardura nagusiena.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak