Nora begiratu

Kataluniako Barne sailburuak, bi aste dela –aurreko igandeko jende pilaketen aurretik–, ondokoa esan zuen TV3 telebista publikoan pandemiari buruz hitz egiterakoan: "Astebururo daude legez kanpoko festak, baina portaera hori gutxiengo batena da; herritarrak gobernuak ezarritako neurriak betetzen ari dira".

Iruditzen zait Euskal Autonomia Erkidegoan betetze-maila antzekoa dela. Hala ere, horrelako komentarioak EAEko Segurtasuneko sailburuaren aldetik pentsaezinak dira. Ez lirateke bat etorriko komunikabide publikoen ohiko praktikarekin: informatzen dute legez kanpoko jai eta arau-hausteei buruz eta, segidan, agertzen dute infekzioek gora egin dutela edo maila altuan daudela.

Adituek faktore gehiago hartzen dituzte kontuan egoera azaltzeko –egoera larria, bereziki, aurreko asteetan–. Aldagai horien artean dago, adibidez, txertatze abiadura motela. Zer pentsatuko genuke aipatutako medioek infekzio tasa altuak erakutsi aurretik esango balute txertatze portzentajea inguruko erkidegoetan baino baxuagoa dela? Hori behin eta berriz errepikatuz gero, gizarteak beste leku batera ere begiratuko luke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak