Euskandinabia

Izan nuen soziologo irakasle batek azaldu zigun jokabide politikoek iraunkortasun handia dutela herrietan. Aipatu zuen Araba-Bizkaia-Gipuzkoan antzerakoak izan zirela emaitzak 1936ko hauteskundeetan eta, berrogei urte ondoren, diktadura ostean berriro bozkatzean. Horrela ulertu beharko da ere Araban eserleku bat lortu izana Vox alderdiak; aurretik han izan ziren UPyD, Unidad Alavesa…

Hamarkada –mende– asko ditu euskal subjektu politikoaren auziak; hau da, euskal lurraldeen eta Estatuen arteko harreman bereziak. Hala ere, azken garaian ia ez da ageri diskurtsoetan. Badirudi Europa iparraldeko gizarte aurreratu eta normalizatu bat garela: Euskandinabia.

Josu Erkorekak, hamabost egun dela, Jaurlaritzako lehendakariorde kargua hartu berri, esan zuen urrezko aukera dagoela –legea den– Gernikako Estatutua betetzeko. Ez diot inguruko inori entzun adierazpen horrek bihotza ukitu dionik, ez eta Estatutua mugatzat duenari ere. Euskandinabian halakoak.

Edonola ere, irakaslea zuzen zegoelakoan nago eta, lehenago edo geroago, euskal auziaren ardurak babes zabala batuko du bizitza hobeago baten alde.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak