Kataluniakoak

Uda honetan, burumakur ikusi ditut Kataluniako lagunak. Itxaropen handia zuten procés-aren aurkako epaiketan. Espero zuten, bereziki, agerian geratuko zela independentismoaren izaera demokratikoa eta presoekiko eta kanpoan daudenekiko bidegabekeria. Hala ere, ez ei da horrela izan eta, gainera, epaia gogorra izango dela aurreikusten dute.

Hauteskundeetan independentistak behin eta berriz gailentzen badira ere, statu quo-aren defendatzaileak aurre hartuta dabiltza. Egoera honetan, azken garaietan, independentzia zaleek une bereziak baliatu behar dituzte mailari eusteko. Udaberrian zehar epaiketa izan zen, bi egun dela diada nazionala eta ondorengo momentu gorena epaiari erantzuna izango da, oraindik estrategia bateraturik adostu ez duten arren.

Edonola ere, lehen hain ohikoak ez ziren ideiak irakur daitezke bertako prentsan: errepublika ez dela kosturik gabe lortuko, manifestazio eta salaketez gain desobedientzia modu baketsuak eta ez-kooperazio ekintza iraunkorrak programatu behar direla, eta abar; azken batean, hurrengo ekinaldia egitea erabakitzerakoan irabazteko izan beharko dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak