Arrasateko 2018ko Partaidetzazko Aurrekontuak delako prozesua –alderdi politiko ia guztiek bultzatutakoa– martxoan bukatu zela uste dut.

Iazko ekainean Kulturaten aurkeztu zuten egitasmoa eta Udaleko web orriak prozesu guztiaren berri eman du. Edonola ere, hasiera emateko, prentsaurreko horretaz gain eskuorria jaso genuen etxeetan, prozesuaren nondik norakoak azaltzeko eta herritarrak proposamenak egitera animatzeko. Gero, abenduan, beste eskuorri bat iritsi zen postontzietara galbahea pasatu zuten 114 ideia bozkatzera gonbidatzeko.

Bozketaren ondorioa –6 proposamen gauzatuko dira– Udaleko webgunean dago aste batzuetatik hona. Hala ere, oraingoan ez dago liburuxkarik eta prentsak ez dakar emaitzak aurkezteko agerraldi propiorik egin denik.

Alderdiek balorazio positiboa egiteaz batera adierazi dute badagoela zer hobetu; eskerrak eman dizkiete, gainera, prozesuan parte hartu dutenei. Mobilizatutako indarrak ez galtzeko, baina, ahaztu dute elementu garrantzitsu bat: esatea proposamenak kontuan hartuko dituztela beraien jardueran. Azken batean, 114 proposamen horietako bakoitza opari bat da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak