Inurriak eta mendia

Aspaldi entzundako istorio bi etorri zaizkit gogora azken asteetan. Askatasuna bilatzen ari den talde bati buruzko dokumental batean agertu ziren kontakizunak. Honela dira, gutxi gorabehera.

1. Mendi batek su hartu zuen. Garrek bertan bizi ziren inurriak kiskaliko zituztenez, inurriak aldapan gora joan ziren. Gailurrean, gorputzak elkarren kontra estutuz, bola handi bat osatu zuten. Batera mugitu eta maldan behera egin zuen inurri-pilotak. Kanpoaldeko inurriak erre ziren, baina gehienek salbatzea lortu zuten.

2. Baserritar baten ortua mendiaz bestaldean zegoen; bertara iristeko bide luzea egin beharra zeukan egunero. Horrela ezin zuela jarraitu erabaki zuen behin, eta mendia mugitzeari ekin zion: harriak banan-banan kentzen hasi eta beste leku batean pilatzen joan zen. Belaunaldiak beharko ziren helburua lortzeko.

Kataluniako inurriena ikaragarria da, hainbatetan erakusten ari direnez: liderrekin batera milaka herritar kokatu dira kanpoaldeko geruzetan beraien ondarea, segurtasuna eta askatasuna arriskuan jarrita.

Hemen abertzaletasun soziologikoa mendia mugitzen ari dela pentsatu behar.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak