Emakumea askeago, hobe bai?

Egoera zuzendu beharra zegoen. Jasangaitza zen familiaren sostengu ekonomikoaren genero banaketa.

Banaketa ekonomiko honek emakumeen askatasuna erabat mugatzen zuen, gizonaren menpekotasun ekonomikoak erabat baldintzatzen zuelako emakumeen biziraupena. Egunero ikusten dugu berrietan gobernuek ere ezin dutela erabaki nahi dutena, dirua daukanak agintzen duelako.

Emakumea lan munduan murgiltzeak gaitasun ekonomikoa eman dio eta bikotearekiko zituen kate ekonomikoak arindu dira, baina zoritxarrez ez da hau izan duen ondorio bakarra. Edonork pentsa zezakeen familiako sarrerak bikoiztuz familiengan ondorioak are hobeak izan beharko liratekeela. Baina horrela izan da? Aspalditik ezaguna da ekonomian, diruak bikoizteak, inflazioa dakarrela eta ez nahitaez baldintzak hobetzea. Lehen soldata bakarrak familiako behar guztiak asetzen zituen: etxea, ibilgailua, ikasketak eta hileroko sostengua. Gaur egun familia bat soldata bakarraz ezin. Kide bakarreko familiak ere gaizki.

Bikotea lanean egoteak askatasun ikuspegitik kaltetu berriak sortu ditu, gurasoak lanean daudela iloben zaintzara dauden  aitona-amonena. Askatasuna ekarri dio emakumeari, baina ez dakit zoriontasuna eta bizi kalitatea ekarri dion. Eta lana bikoiztu beharrean banatu izan bagenu?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak