"Armak eskuragarri?"

Erriberri gure erregeek gaztelu ederra egin zuten nafar herria da.

Aldrebesak dira ingelesak eta Newtown deritzote euren Erriberriri; gainera, agerikoa da Nafarroa ez dela Connecticut. 

Bertan gazte batek etxeko armak hartu eta sarraski itzela egin zuen aurrekoan herriko eskolan. Urruti ikusten dugu Newtown eta zorionez, ez dugu inguruan halakorik izan. Askok uste dutenaren kontra, ez da armarik ez dagoelako herriko etxeetan. Espainiako etxeetan 12 biztanleko arma bat dago eta Aramaion askoz gehiago direla esatera ausartzen naiz. Bai noski, alde handia dago gazte hark erabilitako asaltoko fusil automatikoaren eta baserririk baserri dauden ehiza eskopeten artean. Edonola ere, nire uste apalean, gertatutakoaren ardatza ez dago tresnan, esku artean hartutakoan, mutiko hark buruan zeukanean (edo ez zeukanean) baizik. Aldea kulturala da, armekiko harremana. 

Armekiko harreman hori ikusteko, zein arma eta zertarako erosten diren begiratzea besterik ez dago. Ez dadila inor erratu, ez nabil armak defendatzen, garrantzia non dagoen finkatu nahian baizik. Tresnak ez dira muina, horien erabilera baizik. 

Erabilera zuzenak egon daitezen jar ditzagun indarrak, heziketa, kultura, elkartasuna, auzokidetza, elkarbizitza, herrigintza...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak