"Jo no acato"

Ilegalizazioak, AHT kontuaz gure alkateari, 18/98 makro sumarioa eta beste asko izan dira politika judizializatuaren armak euskal herritarren aurka.

Lege aldaketak, lege berriak, jazarpenak, denak balio izan du gure nortasuna eta askatasun egarria ito nahian. Zakartasunez jokatzen dute eta urteetan gure erakundeak kudeatu dituen eskuinak beldur izan dio, albokoak jasan baititu orain arteko egurrak eurek anbiguotasunetik erosotasunean egoteko aukera baliatuz.

Baina oraingoan Espainiako botere judizialak harri gogor batekin egin du topo. Katalunian espainiera inposatu nahi izan du eskoletan, Kataluniako alderdiak euskaldunak baino txepelagoak zirelakoan. Baina PNVri euskarak larregi axola ez dion bezala, CIUk kataluniera beste maila baten defendatzen du. TV3k ez die kirolari katalanei gazteleraz hitz egitea eskatzen –ETBk betidanik– eta CIUkoek medio katalanak zaintzen dituzte. Azkunak aldiz Euskadi irratiari eta Berriari Los vasquitos deitzen die. Katalanek argi esan dute, Espainiak hausturarik nahi ez badu, marra gorri zeharka ezin bat dago, hizkuntza. Batuta, bilduta, ahots bakarraz erantzun dute: "Jo no acato".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak