goiena.eus

Errepide nagusien erabilera

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Guztiok ondo ezagutzen ditugu zeintzuk diren errepide nagusietako arauak eta hauen aurrean nola jokatu; hala ere, zoritxarrez, ezbeharrak gertatu egiten dira.

Gure errepide nagusia Deba ibaia jarraitzen duena dela esango nuke. Astegunetan oso trafikatua dago eta erabiltzaileen portzentaje altua lanpostuetara doazen langileak eta errepidean lan egiten dutenak dira. Bestalde, bizikletan ari den jende gehiena denbora librean dago eta hauetako asko jubilatuak dira. Ez naiz sartuko bazterbidetik joatea zuzena den edo ez.

Baina badakit batzuen gozamenerako beste batzuen beharrak oztopatzen direla, eta hori errespetu falta dela iruditzen zait. Kontuan izanda zenbat inbertitu den bidegorrietan eta zenbat errepide dauden trafiko gutxiagorekin, uste dut DGTk hau bideratzeko arau berria ezarri beharko lukeela. Nire proposamena da, astegunetan, soilik entrenatzen ari den txirrindulari autorizatuak ibiltzea, gainerakoek larunbat eta igandeetan bakarrik erabil dezatela. Uste dut modu honetan istripu gutxiago egongo liratekeela eta elkarrenganako errespetua handituko litzatekeela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa