"Erregina egun batez"

Sasoi hartan gizontxo batek agintzen zuen.

Ia soldadutzatik kanpo geratu zen tamainagatik. Zegoen kate bakarrean Erregina egun batez telebista saioa ematen zuten eta ez ziren Freddy Mercury eta Queen, baina orduan ere baziren famatuak izan nahi zuten tipak.  

Tamalez gaur egun gauzak ez dira, horretan behintzat, askorik aldatu. Oraindik ere neskato askok "printzesa" izan nahi dute eta mutiko askok, berriz, "erregina" bizi guztirako… Ez diot gaizki dagoenik, bakoitzak bere bizitzarekin nahi duena egin dezake; nik neuk ere, orduan, zeluloideko izar izan nahi nuen! 

Urteak joan dira krudelki eta ez nau ikusi inongo Almodovarrek. 

Nire gazte itxura urtzen joan doa gauero eta baliteke inoiz filmatua ez izatea. 

Baina aurten herriko jaietan izan bazarete, nire hondoratzearen azken hondarrekin desfilatzen ikusiko ninduzuen, "moreriaren" estandartea eramaten.

Badakit ez dena izarren ametsetako papera, baina made in spain murrizketak ikusita, ez dago gaizki, jainkoen okasoan bizirauten segitzeko behintzat.

Horregatik ez dut amore ematen. Baliteke, espero ez oso denbora luzean izatea, egun batez erregina izatea lortzea, herri telebistaren baten bada ere; lehenago guztiak ixten ez badituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak