ARBE

Erabiltzailearen aurpegia Andere Arriolabengoa 2015ko urr. 9a, 11:09

Kurtso berria indarberrituta hasi dugu! Udako oporrak berriz noiz etorriko zain kurtso berriari gogotsu ekin diogu. 

Klase edo lanera bueltatzeaz aparte, maite eta gozatzen ditugun beste jardueretan murgiltzeko garaia da. Gure kasuan, bertso eskolako ateak irekitzeko garaia da.

Datorren astean irekiko ditu ateak Aramaioko bertso eskolak. Aurten gazte eta gaztetxoen hiru talde arituko dira kontuz eta kantuz euskararekin jolasean. Ea helduok ere jarraitzen dugun hauen eredua eta formalidadez ekiten diogun jardunari. Asko daukagu hauetaz ikasteko!

Gure familia heterogeneo eta bertsozalea berriz elkartu garela ospatzeko, jaia antolatu dugu datorren urriaren 16rako. Egun horretan gure galako arropak atera eta Sastiñan Julio Soto eta Unai Gaztelumendi bertsolari handiak hartuko ditugu. Eta noski, guztiok zaudete gonbidatuta!

Udazken honetako bertso agenda zitaz bete-betea daukagu, herrian ez da bertso konturik faltako: herriko zein kanpotik etorritako inprobisatzaile, gazte zein heldu, hasi berri edo beterano, guztiek izango dute kabida. Baina orain ez noa sorpresa guztiak argitzera! Gehiago jakin nahi duenak jarrai dezala bertsoaren arrastoa eta berandu baino lehen egingo dugu berriz topo! 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak