"Pribatuan kaka egitea"

Erabiltzailearen aurpegia Aritz Arrieta Kabiketa 2013ko api. 8a, 02:00

Errudunek ordainduko dute", iratzargailutik entzundako lehen esaldia izan da.

Aspalditik esnatzen naiz iratzargailuko berriak sintonizatuaz. Burura etorri zaidan lehen hausnarketa, berri hori entzun ostean: "Seguruenik, Gürtel kasua izango da". Baina ez, Zipren dagoen izugarrizko arazo ekonomikoez zen berria. Eta berriz burura: "Errudunek ordainduko dutela? A, noski; orduan, banketxeek… edota ekonomia eta lege ekonomikoak kudeatzen dituzten gobernuek; bueno, hobe esan, gaizki kudeatu izan dutenak; bestela, ez genuke-eta hain arazo ekonomiko gordinik izango". Ba ez, oker nengoen. 

Geroago konturatu naiz beste batzuek egindako akatsak –hanka sartze ekonomikoak, alegia– herritarrek ordaindu beharko dituztela/ditugula! Nola izan liteke? Erraza. Txinako esaera zahar batek dioen moduan: Pribatuan kaka egiten duena betiko bizi izango da. Eta kaka egite era pribatu hauek banketxe edota ekonomia entitate gehienek egin dutela susmatzen dut.

Entitate hauek horrenbesteraino egin dute kaka, non bere usain hori denbora luzerako egongo den gure artean; eta ez hori bakarrik, baizik eta herritarrak izango gara guregan usain hori edukiko dugunak, eta ahalegin erraldoiak egin beharko ditugunak usain hori kentzeko.

Arazo gehigarria da ezin izango dugula jakin benetako errudunek, hau da, banketxeek eta ekonomia gaizki kudeatu dutenek, jarraituko duten era pribatu horretan kaka egiten, gure etorkizuna eta gure seme alaben etorkizuna baitago jokoan, eta jakinaren gainean gaude hauek betiko bizi izango direla nonbait. Baina ez dezatela kaka hori guregan utzi eta, ezta gutxiago ere, aurrerantzean jaioko direnen artean.

Esaera zaharrek, gehienetan, puntu-puntuan ematen dute; beraz, gure bizi eraren vademecuma ez diren izan beharko pentsatzen hasia naiz. Pribatuan kaka egiten duena betiko bizi izango da. Txinako esaera zaharra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak