Euskadiko beteranoen txapelketatik hiru domina ekarri dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Saioa Karate Taldea 2024ko mar. 26a, 15:07

Saioa Karate Taldeko Esther Gomez, Gorka Izurrategi eta Carlos Sanchez aritu ziren lehian martxoaren 24an, Iruña Okan, eta hiru domina ekarri lortu zituzten, bakoitzak bat.

Esther Gomez katan aritu zen, 41-45 urte arteko kategorian. Hirugarrenez aritu zen Euskadikoan eta irabazi egin zuen, bigarren urtez jarraian, saio bikaina eginez.

Gorka Izurrategi, bestalde, katan (46-50 urte) eta kumitean (41-50 urte, 75 kiloz azpitik) aritu zen. Katari dagokionez, bigarren aldia zuen eta ondo aritu zen arren, ez zuen dominarik lortu, maila altua baitzegoen. Kumitean, ostera, bere lehen aldia izan arren, hirugarren amaitu zuen. Saio ona egin zuen eta ziur gaude horrek lagunduko diola datozen txapelketei aurre egiteko konfiantza hartzen.

Carlo Sanchez, azkenik, katan (35-40 urte) eta kumitean (35-40 urte, 75 kilotik gora) aritu zen lehian. Katan, brontzea lortzeko borrokan galdu egin zuen, domina barik geratuz. Kumitean, berriz, finalera iritsi zen, baina galdu egin zuen, zilarrezko domina eskuratuz.

Oro har, pozik gaude lortu ditugun emaitzekin. Akatsetatik ikasten jarraitzea dagokigu orain.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak