Euskadiko txapelketarako sailkatu dira Saioa karate taldeko hiru kide

Gipuzkoako txapelketa jokatu zen domekan Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan, beterano, senior, kadete eta para-karate mailetan. Saioa karate taldeko sei kirolarik hartu zuen parte eta emaitza bikainak eskuratu zituzten.

Honako hauek hartu zuten parte:

  • Nahia Barandiaran eta Leire Valor: kata senior maila.
  • Iosu Madinabeitia: Kata senior mailan eta kumite senior mailan, 67 kiloz azpikoetan.
  • Esther Gomez: kata beteranoa (41-45 urte)
  • Gorka Izurrategi: kata beteranoa (46-50 urte) eta kumite beteranoa (41-50 urte) 75 kiloz azpikoetan.
  • Carlos Sanchez: kata beteranoa (35-40 urte) eta kumite beteranoa (35-40 urte) 75 kilotik gorakoetan.

Kata modalitatean guztiok bi kata egin genituen maila handia erakutsiz. Lehenengo postua eskuratu zuten, nork bere mailan, Iosu Madinabeitiak, Esther Gomezek eta Carlos Sanchezek. Eta hirugarren postua Leire Valorrek, Nahia Barandiaranek eta Gorka Izurrategik.

Kumite modalitatean ere emaitzak bikainak izan ziren. Lehen postua eskuratu zuten Madinabeitiak, Izurrategik eta Sanchezek.

Emaitza horiei esker martxoaren 24an Iruña Okan jokatuko den Euskadiko txapelketarako sailkatu dira hiru beteranoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak