Non ote dago Ibai-Arteko merkemerkauko pankarta?

Atzotik, Ibai-Artek Fagor Elektronika aurrealdean dagoen pankarta gunean jarritako Merkemerkauko pankarta faltan bota dugu eta norbaitek leku baimendu batean egoki jarrita egon den pankarta, horretarako baimena izan duena gainera, kendu izana salatzen dugu.

Merkataritza txikiak baditu beste arazo ugari, bandalismoak eta lapurretak jasan behar izateko, gainera pankarta mundu guztiarentzat interesgarri izan daitekeen ekimen bateko publizitatea besterik ez da izan. Ez dugu ulertzen norbaitek mota honetako pankarta bat kendu eta/edo eraman izana, baina horrela izan bada espero dugu beste inoiz horrelakorik ez gertatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak