Ibai-Arte ere euskararen alde!

Erabiltzailearen aurpegia Ibai-Arte 2022ko mar. 29a, 15:43

Ibai-Artek, apirilaren 1ean, euskararen alde Korrika egingo du, korrikako km bat erosi baitu bazkide guztien izenean, eta zu ere momentu honen parte egin nahi zaitu.

Ibai-Arteri egokitu zaion kilometroa 246-3a da eta Maitia denda parean hasten da apirilaren 1ean, eguerdiko 13:32 inguruan. Bertan 15 minutu lehenago egon behar da Korrika egiteko, hau da, 13:17an.

Ibai-Arteren lekukoa eraman nahi baduzu, idatzi 688 73 41 49 WhastAppera mezu bat.

Parte hartzaile guztien artean zozketa egingo da. Dena dela, petoa izan edo ez izan, etorri Ibai-Artekin euskararen alde Korrika egitera!!!
Maitia parean zure zain izango gara!!

HITZEKIN. Tipi-tapa, tipi-tapa, ...KORRIKA!!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak