658 litro esne Antzuolatik Lesbosera

Erabiltzailearen aurpegia Anelkar 2021ko mar. 14a, 18:21

Zaporeak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak, Lesbos uhartera bidaltzeko esne bilketa antolatu du azken egunotan. Ezaguna da bertako errefuxiatuak jasaten ari diren  egoera larria, are gehiago neguan. Horregatik, kanpainaren helburua, 7.200 laguni oinarrizko elikagaiak helaraztea da.

Antzuolan ere kanpaina hau bultzatu da, eta martxoaren 12tik 13ra bitartean, 658 litro esne bildu dira. Gainera, herritar askok diruz lagundu diote kanpainari.  Antzuolarrak berriz ere demostratu dute sentiberak direla eta prest daudela egoera zailetan daudenei beren elkartasuna adierazteko. Horregatik, oraingoan ere eskerrak eman nahi dizkiegu: mila esker, bihotz-bihotzez. (Antzuolako talde antolatzailea).

ARGAZKI BILDUMA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak