Hurrengo ekintzak prestatzen

Erabiltzailearen aurpegia Anelkar 2019ko uzt. 31a, 22:32

Antzuolako Anelkar elkarteak aurtengo abuztuan ere beste bi ekintza antolatzen dabil

Hori dela eta, gure herrian elkartasun mezua zabaltzeko eta elkartasunerako  dirua batzeko bi ekintza hauek izango ditugu:

Abuztuaren 24an, larunbata, SARDINA-JANA

Beste herritar batzuen ohiturari jarraituaz, azken 6  urteetan Anelkarrek hartu du San Bartolome eguna  herritarrekin ospatzeko lekukoa.

Sardina-jana eguerdian izango da, abuztua 24an, astelehena, Herriko Plazan.  Herritar guztiak gonbidatuak zaudete.

 Eta abuztuaren 30an, ostirala  ELKARTASUN FESTA

Hau ere ohitura bihurtu da geure artean. herritarrek etxean prestatutako tortilak ekarri (urtero 40 eta 50  inguru dira), Anelkarreko partaideok janaria prestatu eta hori guztia edariarekin salgai jarri, afari-merienda egiteko.

Jasotzen den dirua Kongo eta  Senegalen martxan dauden proiektoek  aurrera egin dezaten izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak