goiena.eus

Elkartasun festa Antzuolan, egubakoitzean

Erabiltzailearen aurpegia   Komunitatetik

Elkartasun festa ohitura bihurtu da geure artean. Hala, herritarrek etxean prestatutako tortillak ekartzen dituzte (iaz 40 inguru izan ziren) eta Anelkarreko partaideok pintxoak eta edariak prestatzen ditugu. Oraingo egubakoitzean ospatuko dugu.

Aurten, Kubako janari oso tipikoa dena prestatuko dugu: Ropa Vieja con moros y cristianos deritzona. Hala, berezitasun bezala, Kubako giroan antolatu dugu festa eta horretarako bertako janaria, musika, dantza eta mojitoa eskainiko diegu hurbiltzen direnei.

Horretarako Antzuolan bizi diren bi kubatarren laguntza izango dugu: Tere eta Avelinorena. Eta garrantzitsuena jasotzen den dirua Kongo eta Senegalen martxan dauden proiektuak aurrera egiteko bideratuko dugu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa