goiena.eus

Santa-eskean 441 euro batu dira

Erabiltzailearen aurpegia

Elurra egin arren, Abesbatza, Txistulariak eta Anelkarreko kideak Antzuolako kaleetan Santa Ageda bezpera ospatu zuten.

Garbi dago, aurtengoan eguraldiak duela gurekin bat egin.  Argazkiak ikustea besterik ez dago.

Hala ere, 20-25 lagunek parte hartu dugu. Santa Agedako bertsoak kantatuz kalera irten gara eta Anelkarrekoak gure izara  zabaldu dugu  herritarren borondatea jasotzeko. Ez zen erreza abestea; ezta ere,  balkoian bertsoak entzuten geratzea ere.

Abestu ondoren, 18 lagun afaltzera  joan gara elkarte batera. Ohitura den platera, patatak errioxar erara, jan eta jasotako dirua zenbatu genuen.

Garbi, 441 euro batu dira, eta dirua Kongon eta Senegalen abian dauden proiektoak bultzatzeko izango dira.

Azkenik, eskerrak eman nahi diegu herritarrei bere borondateagatik. MILA ESKER.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa