Baso jardunaldien gaineko balorazioa

Orain dela gutxi, Baso jardunaldiak egin dituzte Arrasaten, eta oso aberasgarriak izan dira, gure asmoa ikastea eta egoera aztertzea zelako, baina, gure iritziz, hutsune batzuk egon dira. Zergatik esaten dut hori?

Ba, hizlarien artean ez zegoelako ekologistarik, ez genuelako kritika-iritzi bat entzuteko aukerarik izan. Gai horretaz ekologistok badaukagu zerbait esateko, eta, nola ez, elkarrengandik ikasteko. Gonbidapena jaso eta gero, pentsatu genuen kolore desberdinetako pertsonak egongo ginela, ikuspuntu desberdinak entzuteko; zoritxarrez, hori ez zen gertatu.

Hasteko, onartu behar dugu natura guztion ondarea dela. Esaldi hori defendatzeko, Europan dagoen lege bat aipatu nahi dut; lege horrek galdera baten bidez azaltzen du bere mamia: Nortzuek kudeatu beharko lituzkete basoak? Jabeek ala herri erakunde independenteek?
Jardunaldi horietan, batez ere, hiru hitz hauek asetasuneraino entzun ditugu: kudeaketa, jasangarria eta errentagarria. Baina gehien entzun duguna errentagarria izan da; beraz,  negozio bati buruz ari bagara, eta, zalantzarik gabe, mendi industrializatuari buruz ari gara, bere ondorioa ekar dezakeena, diruari lehentasuna emanda naturari baino gehiago.
Mario Adan de Yarzak, 1870ean, Pinu radiata edo Insignis ekarri zuen Amerikatik; hau da, orain dela 150 urtetik hona dago gure artean. Zein baso mota dauzkagu? Adituen esanetan, honela daude banatuta, bi talde erraldoitan: %50 zuhaitz hostoerorkorrak eta %50 koniferak dira, baina %50 horretatik %47 Pinu radiata da; hori oreka da? Ehuneko horrek zer esaten digu?

Oraingoz, zehatz-mehatz ez dakigu zuhaitz mota horrek ze kalte sor dezakeen edo sortzen ari den; datu batzuek ez dute engainatzen: gaixotasunak, lurraren desnutrizioa, garratza, higadura, eta abar.
Hala eta guztiz ere, naturaren gainean hodei beltzak daude; dirudienez, gizalegerik gabekoek eukaliptoak landatzea hautatzen dute. Diruzaleak beti ibiltzen dira errentagarria bilatzen.

-------

Ander Santiago

Arrasateko Ekologistak Martxan Arrasate elkartearen izenean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak