Bergara musika eskola orokorra 5 Bergara musika eskola orokorra 4 Bergara musika eskola orokorra 3 Bergara musika eskola orokorra 2 Bergara musika eskola orokorra 1

MUSIKA ESKOLA

MUSIKA ESKOLA logotipoa

Bergarako Musika Eskola Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak baimendutako ikastetxea da; aldi berean, irabazi asmorik gabeko elkartea da.

Eskolaren helburuak hauek dira:

  • Musika kulturaren sustapena bere aspektu guztietan; bereziki, irakaskuntzaren bitartez. Batik bat, praktikoa eta, bereziki, talde jarduerak egiteko.
  • Edozein adinetako zaleei arautu gabeko musika irakastea da. Musika-hezkuntza, kultura-ondasun denez, herritar guztientzako eskuragarri izatea.
  • Bokazioa eta gaitasuna erakusten dutenei ikasketa profesionalei buruzko orientabidea eta horiei ekin ahal izateko prestakuntza emateaz arduratzea.
  • Bergarako musika entitateen harrobi izatea: Bergarako Orfeoia, Aritzeta Abesbatza, Udal Musika Banda, Udal Txistulari Banda eta abar.

Bergarako Musika Eskolak jorratzen dituen esparruak hauek dira: musika sinfonikoa, musika herrikoia eta gaur egungo musika –rocka, popa...–. 

Musikak ez du adinik. 3 urterekin hasi zaitezkete musika ikasten, baina goitik ez daukagu inongo mugarik. Beti izan baduzu musika ikasteko gogoa: Suzuki Metodoa –3 urtetik aurrera–; Musika eta mugimendu tailerra –5 urtetik aurrera–; Hasiberrien abesbatza –5 urtetik aurrera–; Euskal dantzak –6 urtetik aurrera–; Hizkuntza musikala –7 urtetik aurrera–; Haurren abesbatza –9 eta 13 urte artean–; Helduentzako hizkuntza musikala; Musikoterapia –musika hezkuntza berezia–; Ahotsa: kantu bakarlaria eta abesbatzak –5 urtetik aurrera–; Instrumentu sinfonikoak: biolina, biola, biolontxeloa, oboea, flauta, klarinetea, fagota, tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardinoa, tuba, saxofoia eta perkusioa; Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia, gitarra, organoa; Instrumentu herrikoiak: trikitia,  panderoa, txistua, alboka, dultzaina eta txalaparta; Instrumentu modernoak: gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa eta bateria.

Bergarako Musika Eskolak ikasle guztiei taldeetan parte hartzeko aukera ematen die. Horretarako, honako talde hauek eskaintzen ditu: Orkestra Sinfonikoa, Gazte Banda, Big Band, Konboak, Abesbatzak, Akordeoi Taldea, Gitarra Taldea, Trikiti Taldea, Txistu Taldea, Dantza Taldea eta Helduen Talde Instrumentala.

Talde hauen helburu nagusia da eskoletan ikasitakoa praktikan jartzea, beste ikasle batzuekin batera musika egitea, disfrutatzea eta kaleratzea. Hori dela-eta, urtean zehar eskolak antolatutakoetan eta herriko hainbat ekitaldi kulturaletan parte hartzen dugu: San Martin jaietan –helduen danborrada, haurren danborradan Gazte Banda, San Martin ferian trikitilariak eta helduen dantza txapelketa–, Santa Zezilia eguna, Gabonetako eta udaberriko kontzertuak, Aratusteetan –sorgin dantza, kalejirak…–, Erramu Zapatuan, Apirilean Musika, Andoaingo piano jaialdian, ipuin musikatuak...

Irekiera orduak

Astelehena
15:30-19:30
Asteartea
15:30-19:30
Asteazkena
15:30-19:30
Osteguna
15:30-19:30
Ostirala
15:00-19:00
Larunbata
Itxita
Igandea
Itxita
Alizia Musikala
Alizia Musikala

Bergarako Musika Eskola

Peter Pan Musikala
Peter Pan Musikala

Bergarako Musika Eskola

Instrumentuak
Instrumentuak

Bergarako Musika Eskola

1 TALDEKO IKASGAIAK
1 TALDEKO IKASGAIAK

Bergarako Musika Eskola

Kokapenaren mapa