'Harira' saioan izango da Dorleta Elkorobarrutia martxoaren 27an

Mirari Altube Arrese 2024ko mar. 22a, 09:25

2023-2027ko agintaldiko lehen elkarrizketak egiten ari dira Goiena telebistako Harira saioan eta Dorleta Elkorobarrutia Leintz Gatzagako alkatea izango da hurrengo ataleko protagonista, datorren eguaztenean, hilak 27 –18:30, 20:30 eta 22:30–. Herritarrek ere badute aukera galderak egiteko.

Herriko kontuen gainean jardungo du eta Goiatz Arana kazetariak  galderak erantzungo ditu alkateak, baina herritarrek ere euren tartea izango dute galderak egiteko.

Elkorobarrutiarendako galderak bidaltzeko azken eguna martxoaren 24a izango da. Hiru aukera daude horiek bidaltzeko: berriak@goiena.eus posta elektroniko helbidera idatzita eta Whatsapp zein Telegram bidez: 688 69 00 07.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak