Zapaturako antolatu dute egitaraua Sorginek

Imanol Beloki Unamuno 2024ko mar. 5a, 15:29

M8an plazan batu zirenekoa.

Martxoaren 8an, Debagoienean deitutako elkarretaratzeekin bat egingo dute Sorginak Emakume Taldeko kideek, eta, horrekin batera zapatuan, egun osoko egitaraua antolatu dute; ez du hutsik egingo urtero egiten duten emakumeen bazkariak, eta, ezta ere ez Sorginaren erratz banaketak.

Honakoa izango da zapaturako prestatu duten programa:

Egitaraua

13:ooetan, zapi banaketa plazan.

13:15ean, emakume-taldearen argazkia.

13:15etik 14:00etara, poteoa herrian.

14:15ean, bazkaria, Gure Ametsa jatetxean.

Ondoren, dantza eta erratz banaketa (Emakume taldera sartu berri diren emakume berrien artean zozketa egingo dute, eta horietako batek jasoko du Sorginen erratza) .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak