Andramaixetan, gaur, domeka goiza, herri kirolak izan dira Gatzagako plazan. Nafarroatik etorritako Maite Ariztegi eta Irune Izkue aizkorarekin lehian ibili dira eta Zarauztik etorri den Jokin Eizmendik harriarekin egin du erakustaldia. Berrogeita bost minutu iraun ditu ekitaldiak eta eguraldia ere lagun izan dute tarte horretan. Saioa hasi aurretik herritarrek aizkorarekin aritu direnen aldeko apustuak egin dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.