Ehiza postuen bigarren enkantetik, bederatzi uso-postu eta oilagorretarako sei txartel geratu dira esleitu barik, eta interesa dutenek aukera daukate horiek lortzeko aurreko enkanteko prezio berean, %10eko deskontuarekin.
Hala, hirugarren eta laugarren kategorietako ehiza postuak geratu dira banatu gabe, eta eskaintza onena egiten duenak lortu ahal izango ditu. Kontratua, berriz, lau urterako eskuratu ahal izango dute interesdunek, eta horiek hogei urtera arte luza daitezke.