ALBISTEAK

Gatzagarrak Andramaixak hasteko gertu

Miren Arregi 2017ko ira. 7a, 08:39

Gaur hasi eta domekan bukatuko dira Andramaixak Leintz Gatzagan. Jaiez gozatzeko, adin guztietarako ekintzak antolatu ditu udaleko Kultura Sailak.

Etxafuegoak eta bonba japoniarrak botata hasiko dituzte jaiak gaur, irailak 7. Ondoren buruhandiak egongo dira eta 19:00retan Bederatziurreneko meza egingo da Dorletan. Eskoriatzako abesbatzak abestuko du han.

Egubakoitza ere egun berezia izango da, Otxandiotik ehundik gora ume etorriko baitira Dorletara. Ongi-etorria egingo zaie han eta 12:00etan meza nagusia egingo da. Ondoren, Otxandioar eta Gatzagarrek elkarrekin bazkalduko dute herriko frontoian. Udaletik, dei egin diete herritarrei, bazkarian parte hartzera

Asteburuak ere emango du berea. Zapatu arratsaldean berriz, iaz arrakastatsuak izan ziren kintoen arteko jolasak egingo dira, eta herri afariaren ostean, erromeria izango da Akerbeltzekin.

Domeka, kirol eguna izango da. BTT lasterketa, herri kirolak, pilota partiduak eta kale bloka egongo dira, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak