Gatzaren ustiapenaren bilakaera biltzen duen Gatz Museoko urteko bisiten %50 eskoletatik joaten diren ikasleek betetzen dute eta aste bukaeretan joaten diren bisitariek, berriz, beste %50a. Beraz nahiko orekatuak dira datuak. Mendeetan zehar gatza ateratzeko erabili zituzten sistemak ikustera, dorlak, zurez egindako putzupada-gurpilaren erreprodukzioa ikustera, Deba ibaiaren sorlekura irteera… horrelakoak ikusteko aukera dago bertan.
Leku askotako bisitariak
Bilbo, Donostia eta Gasteizko bisitariak izan ohi dira gehien joaten direnak museoa bisitatzera, eta, Estatutik, berriz, Kataluniatik, Valentziatik eta Madriletik joaten dira batez ere. Hala, aurtengo bisiten kopurua ikusita, balorazio positiboa egin dute bertako arduradunek.