goiena.eus

Espainiako bandera bistan jartzeko agindua jaso du Udalak

  Politika  Leintz Gatzaga

Duela bi hilabete jaso zuen Leintz Gatzagako Udalak udaletxean dagoen Espainiako bandera bistan jartzeko derrigorrezko exekuzioa.

Espainiako bandera bistan jartzeko agindua jaso du Udalak
Leintz Gatzagako udaletxea. | Ikusi handiago | Argazki originala

Bere garaian, prozedura judiziala galdu zuen Udalak, eta, epaitegiak aginduta, Espainiako bandera jarri behar izan zuten. Jarri zuten, baina ikurrinarekin elkartuta egon da udaletxeko balkoian, eta Gobernu ordezkaritzak edo Guardia Zibilak ikusita, exekuzio sententzia bidez, ikusgai egon behar zela adierazi zien Espainiako Gobernuak,  ohar baten bitartez; bestela, isuna jarriko zietela adierazita.

Ordezkaritzaren errekerimendua

Agindua beteta, Gobernu ordezkaritzatik errekerimendua jaso zuten duela bi aste inguru. Hau da, udaletxean dauden Euskal Presoak Euskal Herrira, Fracking Ez!, LGTB, Nafarroako bandera eta Kataluniaren independentziaren aldeko banderak kentzekoa, hain zuzen ere. Aztertu egingo dute errekerimendu hori, legearen aurrean derrigorrez bete beharrekoa den ziur ez daudelako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa