Berrikuntzekin datoz Leintz Gatzagako udaleku irekiak

Imanol Beloki Unamuno 2017ko uzt. 7a, 09:40

Udalekuetan herri kirolak egiten.

Guraso Elkarteak antolatutako udaleku irekiak astelehenean hasi zituzten, eta, uztailaren 21era arte, hiru asteko iraupena izango dute. 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara izango dira.

Aurtengo begiraleek urarekin egiteko jokoak, argazki lehiaketa, herri kirolak… antolatu dituzte, baina aurten berritasunak ere izango dituzte. Honela azaldu du Aitziber Gorosabelek, Guraso Elkarteko kideak: "Astean behin irteera egingo dute, eguen edo egubakoitzean izango dena, eguraldiaren arabera. Hala, hirugarren astean, esaterako, kanpaldia egingo dute Dorletan. Egun batez, Iurre Romaretazabala eskoriatzarra etorriko da udalekuetako haurrei hitzaldi bat eskaintzera, baina eguna zehaztu barik dago oraindik… besteak beste".

Gatzagatik Lizarrara bizikletan

Udalekuak amaitzeko, uztailaren 25ean, Gamarrara irteera egingo dute gurasoek 10 urtetik gora duten haurrekin batera, eta handik Lizarrainoko bidea hartuko dute. "Gamarran egun-pasa egingo dugu, eta haurrek gurasoekin Estibalizerainoko bidea egingo dute; handik begiraleekin joango dira Lizarraraino. Hain zuzen, hauxe izango da bidea: Gatzaga–Gamarra–Estibaliz–, gurasoekin, eta Maeztu–Acedo–Lizarra, begiraleekin".

Izen-ematea asteka

3 eta 13 urte arteko haurrentzat zuzendutako udalekuetan astero eman daiteke izena. Aste honetan, esaterako, 10-11 haur artean aritu dira udalekuetan, baina aukera dago datozen asteetarako zein uztailaren 25eko bizikleta irteera joateko izena emateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak