Sergio Samitierrek irabazi du Leintz Gatzagan

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko uzt. 2a, 15:46

Lizarte taldeko txirrindulariak erakustaldia eman du Leintz Gatzagako azken igoera erabakigarrian, eta XV. Dorletako Ama saria eskuratu du. Bigarren Juan Antonio Lopez-Cozar izan da, eta hirugarren Jose Antonio Garcia.

Lizarte taldearen lan bikaina baliatu du Sergio Samitierrek (Barbastro, Huesca, 1995) Leintz Gatzagako helmuga aurrena zeharkatzeko. Jaime Castrillo taldekideak lan bikaina egin dio, ihesean jo ondoren, eta Huescakoak ez du barkatu azken metroetan.

Euskaldun Torneoko hamargarren proba izan da Dorletako Ama saria, eta txapelketako lider Iker Azkarate gipuzkoarrak jarraitzen du.

XV. Dorletako Ama sariko sailkapena:

1. Sergio Samitier (Lizarte) 2:48:27
2. Juan Antonio Lopez-Cozar + 3"
3. Jose Antonio Garcia (Gomur-Liebana) + 8"
4. Oscar Cabedo (Escribano Sports) d.b.
5. Iker Azkarate (Caja Rural - Seguros RGA) d.b.
6. Alejandro Ropero (Polartec - Fundacion Contador) d.b.
7. Juan Jose Pazos (Gomur Liebana) d.b.
8. Nicolas Sainz (Eiser Hirumet) d.b.
9. Salvador Martinez (Lankidego) + 19"
10. Jorge Pastor (Polartec - Fundacion Contador) d.b.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak