Dorletako Ama sariak 40 urte beteko ditu domekan

Xabier Urtzelai 2017ko eka. 30a, 06:00

Euskalduna Torneo barruan Debagoienean bi lasterketa jokatuko dituzte aurten, eta domekan izango da horietako lehena, Dorletako Ama Saria, Gatzagan –Aretxabaletan jokatuko dute bigarrena, abuztuan, Andramaixetan–. Amateur mailako ziklista onenak batuko dira bertan.

Lasterketak 40 urte beteko ditu etzi, eta antolatzaileek urteroko osagaiei eutsi gura izan die: ziklistek hirutan igo beharko dituzte Gatzagako maldak. Amateur mailako talde onentsuenak izango dira irteera puntuan (10:00), eta ziklistek 123 kilometro izango dituzte aurretik. Hala, Gatzagan hasi eta Arrasateraino jaitsi eta gero –Epeleko biribilean emango dute buelta erdi– lehenengoz igoko dute Gatzaga, eta ia Urbinaraino –Araba– joango dira (42. kilometroa). Ostera ere Arrasateraino jaitsiko dira (68), eta Aretxabaletan esprint berezia izango dute Gatzaga ostera ere igotzen hasi aurretik. Oraingoan ziklistek Arlabanen emango dute buelta erdi, eta Arrasatetik gora goizeko hirugarren igoera erabakigarria izango dute (13:05).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak