Oihal-akrobazia erakustaldi ederra Dorletako zelaian

Eneko Azurmendi 2017ko ekainaren 22a

Agurtzane Telleriak ematen duen oihal-akrobazia ikastaroan aritu diren ikasleek erakustaldia eskaini zuten domekan, Leintz Gatzagako Dorleta santutegiko zelaian. Ikasleen lagun eta familiez gain, herritar ugari ere batu zen emanaldian. "Oso ondo joan da ekitaldia, ikasleeak oso gustura aritu dira eta ikusleek ere emanaldiaz gozatu dute", adierazi du Telleriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak