Maiatzeko lehen domekan hasiko dira mezak Dorletan

Imanol Beloki Unamuno 2017ko api. 27a, 18:00

Dorletako santutegia.

Ohitura da, udaberri aldera, San Millan Leintz Gatzagako elizatik –herrian dagoena– Dorletako santutegira pasatzea mezak ematera. Hala, hurrengo domekan, maiatzaren 7an, izango da meza bertan.

Hilean lau meza emango dira, bi 10:00etan izango dira eta beste bi, berriz, 12:30ean, baina oraindik zein meza noiz izango den zehazteko dagoela adierazi du Dorletako eta parrokiako arduradun Tere Aranburuzabalak. Hau gaineratu du: "Aldaketa Dorletako santutegia zabalik egoteko egiten dugu, leku bikaina da, batez ere eguraldi ona egiten duenean, kanpotik ere jende asko etortzen delako…".

Bestalde, esan du Dorleta Santutegian ospatzen den ezkontza kopurua jaitsi egin den arren, aurten lau egongo direla: bi uztailean, bat abuztuan eta beste bat irailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak