Iritsi dira salteraintarrak

Ubane Madera 2017ko martxoaren 31

Sara eta Lua aireportuan.

Loiun lur hartu eta dagoeneko Euskal Herrian dira Sara Salterain eta Lua Zino amama-lobak. Uruguaitik etorri dira, salteraintar arbasoen lurrera, Korrika hasi dela-eta, bertan parte hartzeko asmoarekin, besteak beste. Zehazki, Leintz Gatzagan egingo dute Korrika, datorren zapatuan.

Dagoeneko badakite lekukoa hartuko dutela Prudencio Salterain, Uruguaira joan zen arbasoa jaio zen Arrate baserriaren parean.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak